OHARRA: web orrialde honetako edukiak eguneratzen ari dira.

Ur eta Saneamendurako Lankidetza Funtsa

 

Ur eta Saneamendurako Lankidetza Funtsaren logotipoa

 

Zer da Ur eta Saneamendurako Lankidetza Funtsa?

Ur eta Saneamendurako Lankidetza Funtsa (FCAS) Espainiako Lankidetzaren tresna da eta Latinoamerikako eta Karibeko herrialde behartsuenei edateko uraren eta saneamenduaren irisgarritasuna bermatzea du xede nagusi. Oinarrizko zerbitzu horien falta milioika lagun pobrezian mantentzen dituen elementu horietako bat da eta inpaktu negatiboa du osasunean, hezkuntzan, genero-berdintasunean eta eskualdeko ingurumenaren iraunkortasunean.

2007. urte amaieran sortu zen Funtsa eta erakundeetan prestatzeko eta finkatzeko prozesuaren ostean, 2009ko urrian hasi zuen jarduna. 1.700 milioi dolar ditu (1.330 milioi euro inguru eta horietatik 796 milioi euro Espainiako Gobernuak emandakoak dira). Gizakiak duen edateko ura eta saneamendua izateko eskubidea eraginkor egiteko Espainiak hartutako konpromisoaren emaitza da, Espainiako Lankidetzarako IV. Gida Planean xedatutakoari jarraiki, eta Milurteko Garapen Helburuak lortzeko ekarpen handia egiten du. Parisko Adierazpenaren Garapenerako Laguntzaren Eraginkortasunari buruzko printzipioak jasotzen dituen garapenerako lankidetza-ekimena da Funtsa.

Uraren eta saneamenduaren sektoreko programak eta proiektuak eskualdeko kide diren herrialdeetan abian jartzeko aukera ematen du Funtsak, herrialde pobreenei eta egoerarik ahulenean daudenei lehentasuna emanda. Funtsaren ekarpenak hauetan oinarritzen dira: ur eta saneamendu zerbitzurik ez duten herrialdeei horietarako irisgarritasuna bermatzeko azpiegituren hornidura; zerbitzuen kudeaketa-sistema publiko, eraginkor, garden eta parte-hartzaileak finkatzeko laguntza; eta ur-baliabidearen iraunkortasuna bermatuko duten politika integralak prestatu eta abian jartzea bultzatzeko herrialde hartzaileetako instituzio eta erakunde publikoak indartzea.

Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentziatik (AECID) kudeatzen da Funtsa, AECIDeko Latinoamerikarako eta Kariberako Lankidetza Zuzendaritzaren bitartez eta bertan jasota dago Ur eta Saneamendurako Lankidetza Funtsaren Departamentua. Funtsaren funtzionamendurako Batzorde Exekutiboa, gaiarekin zerikusia duten hainbat Ministerioz osatutakoa, eta Aholku Kontseilua sortu dira, eta azken horretan eragile publikoek, pribatuek eta GGKE-ek hartzen dute parte.

Bizitzakaldatzen: Lankidetzaren eragina atalean FCAS Funtsaren lanari esker bizitza aldatu zaienen lekukotasunak jasotzen dira.

Bideoen galeria