OHARRA: web orrialde honetako edukiak eguneratzen ari dira.

Tipologias

Nazioarteko Diru Funtsaren 2012ko udaberriko topaketako kartela

 

Garapenerako Laguntza Ofiziala (AOD) honela definitzen da: erakunde ofizialek (estatuetako gobernuek, tokietako gobernuek eta abar) eskainitako fluxua, Garapenerako Laguntza Batzordearen (CAD) hartzaileen zerrendan ageri diren herrialdeei zuzendutakoa, garapena bultzatzen duena eta hainbat emakida-irizpide betetzen dituena.  Fluxu hori zuzenean hartzaile diren herrialdeei egin daiteke edo helmuga herrialde horietan duten garapenerako alde anitzeko erakundeen bitartez. Horrek laguntza bideratzeko hainbat modu ekartzen ditu eta modu horien artean hauek aipa ditzakegu:

Alde anitzeko laguntza: Garapeneko Alde Anitzeko Organismoei (OMUDES) aurrekonturako ekarpen orokor moduan (nahitaezkoa edo borondatezkoa) bideratutako Garapenerako Laguntza Ofiziala (AOD).

Aldebiko laguntza: bi motatako aldebiko laguntzak daude.

  • Herrialde emaileak kide den herrialde bati zuzenean emandako Garapenerako Laguntza Ofiziala, bertako erakundeen bidez edo bestelako eragile batzuetan oinarrituta (GGKE, beste herrialdeen esku utzitako lankidetza,  garapenerako lankidetzak, enpresak eta abar).
  • Aldebikoa izanik OMUDES funts edo programetara bideratzen den Garapenerako Laguntza Ofiziala, horietatik multibilateral gisa ezagutzen den esleipen sektorial eta/edo geografikoa ezaguna izanik. Hortaz, ekarpen orokorrak salbuetsita geratuko dira.