OHARRA: web orrialde honetako edukiak eguneratzen ari dira.

Modalitateak eta tresnak

Garapenerako Laguntza Batzordeak (CAD) nazioarteko lankidetza guztiarentzat komunak diren hainbat tresna definitzen ditu, kide diren herrialdeekin lankidetzako ekintzak sailkatzeko xedearekin.

Tresna horien artean hauek guztiak biltzen dira: garapen bidean dauden herrialdeei emandako aurrekontu orokor edo sektorialetarako laguntzak, GKE-ei laguntza orokorra, PPP (Lankidetza Publiko Pribatua) eta ikerketako erakundeak, Garapeneko Alde Anitzeko Organismoei (OMUDES) egindako ekarpen orokorrak, OMUDES erakundeek kudeatutako funtsei eta programei laguntza, garapeneko proiektuak eta programak, adituak eta laguntza teknikoak, zordunketako eragiketak, gastu administratiboak, sentsibilizazioa eta iheslariei laguntza.

OMUDES ez diren instituzio edo erakundeek bideratutako laguntzatik, garapeneko proiektu eta programei emandako laguntza da azpimarratzekoa Espainiako Lankidetzan eta hor jasota egongo lirateke laguntza humanitarioko proiektuak ere. Proiektua lankidetzaren eta politika publikoen oinarrizko tresna da eta horren eraginkortasuna hobetzeko enfasi handiagoa jarriko da. Espainiako Lankidetzaren konpromisoa da eraginkortasuna bultzatuko duten modalitateen erabilera indartzea, laguntza programatikoaren modalitatean (programme based approach) ahal den heinean ahalik eta tresna gehien jasotzen saiatuta.

Modalitate horietako bat aurrekontuetarako laguntza da. Aurrekontuetarako laguntza aplikatzean balioespena egiten da eta horrek eragiketa horiek zenbait herrialdeetan dituzten arriskuen analisia eta, EB eta kide diren herrialdeen artean adosteko beharra kontuan hartzen ditu.

OMUDES erakundeetako programa espezifikoetarako laguntza, adituak bidaltzea eta garapen bideko herrialdeetatik etorritakoentzako prestakuntza-bekak ere Espainiako Lankidetzan azpimarratu izan diren tresnak dira. Espainiako Lankidetzak garapenerako hezkuntzarekin duen konpromisoa ere esanguratsua da eta garapenari buruzko gaietan sentsibilizazio soziala jasotzen du.


Tresnak grafikoa: Aurrekontu-laguntza 1,3%, Laguntza orokorra GKE, PPP eta ikerketa-institutuiei 0,2%, Laguntza orokorrak OMUDESI 54,9 %, Programa espezifikoak OMUDES eta emaileen saskiak 2,4%, Proiektu eta programak 22,6%, Adituak, Bekak eta prestakuntza 2%, Zor-eragiketak 9,4%, Administrazio-gastuak 5,2%, Sentsibilizazio soziala 1,2%,