OHARRA: web orrialde honetako edukiak eguneratzen ari dira.

Jarduera esparrua

Espainiako garapenerako lankidetzaren politikak 1978ko Konstituzioaren hitzaurrean jasotako adierazpenean du jatorria. Bertan Espainiako nazioak Lurreko herri guztien arteko bake eta lankidetzazko harremanak indartzen laguntzeko nahia adierazi zuen.

Gaur egun, Espainiako kanpo-ekintzaren oinarrizko alderdia da, pobreziaren aurka borrokatzera eta giza garapen iraunkorrera bideratutako nazioarteko gizartearen ikusmolde interdependente eta solidarioan oinarritutakoa.

Espainiako lankidetza-politika jasotzen duen esparru juridikoa 1978ko Espainiako Konstituzioan definituta dago eta baita 1998ko uztailaren 7ko 23/1998 Legean, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzari buruzkoan, ere. Hor jasota daude: lankidetza-politika eragin duten printzipioak, helburu eta lehentasun geografikoak eta sektorialak, laguntzaren tresnak eta modalitateak eta garapenerako nazioarteko lankidetzaren Espainiako politika formulatzeko eta garatzeko eskuduntza duten erakundeak.

Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioaren egoitza den Santa Cruz jauregiko fatxadaEspainiak garapen-bidean dauden herrialdeen esku jartzen dituen baliabide eta gaitasun multzo gisa definitzen da politika hori legean; herrialde horien bilakaera ekonomikoa eta soziala bultzatzeko eta munduko pobrezia, adierazpen guztietan, erauzten laguntzeko xedearekin.

Nazioarteko ikuspegian Europar Batasunaren Ituneko 3.5. artikulua hartu behar dugu kontuan; izan ere, munduko gainerako herrialdeekiko harremanetan Batasunak bakea, segurtasuna, planetaren garapen iraunkorra, elkartasuna, pobreziaren erauzketa eta giza eskubideen babesa bultzatuko dituela xedatzen du.

Azkenik, garapenerako Espainiako lankidetzaren politika herri guztien garapen ekonomiko eta soziala bultzatzera bideratutako Nazio Batuen Gutuneko printzipioen errespetuan kokatzen da.