OHARRA: web orrialde honetako edukiak eguneratzen ari dira.

Hezkuntza

Milurteko Garapen Helburuek ezarritako epea amaitzeko hilabete gutxi falta direnean, hezkuntzako nazioarteko foro guztiek 2000. urtetik izan diren aurrerapen handiak ospatzen dituzte. Global Partnership for Education-en kopuruen arabera, ordutik, beste 19 milioi haur joan dira ikastetxera, milioi erdi irakasle inguru gaitu dira eta 37.000 ikasgela berri prestatu dira. Horietan erabili dira dagoeneko inprimatu diren 218 milioi testuliburu. Herrialde hauetako askotako ikastetxeetan nolabaiteko aurrerapenak izan dira genero-berdintasunean; izan ere, ikasten ari diren nesken kopurua mutilen kopuruarekin berdindu da.

Hala eta guztiz ere, foroak ere bat datoz oraindik ere 15 urte baino gutxiagoko  57 milioi adingabe daudela ikastetxetik kanpo baieztatzean. Horietako asko azpiegitura-faltagatik, geografia-arazoengatik edo herrialde ahuletan edo gatazkek eragindakoetan bizitzeagatik. Eta gainera, jasotzen duten irakaskuntza oso urrun dago gutxieneko kalitatea lortzearekin. Horrela, oinarrizko hezkuntzak, guztiz errealizatzeko, ikastetxeko helburuak, helburu sozialak eta lanekoak lortzen lagunduko lieke. UNESCOren Educación para Todos programaren azken jarraipen-txostenaren arabera, 2015eko amaierarako, 1,6 milioi irakasle behar izango dira garapen bidean dauden herrialdeetan.

Neskato musulmanen eskolaAlor honetan, Espainiako Lankidetzaren egiteko nagusia inguruko herrialdeekin lankidetzan aritzea da kalitatezko oinarrizko hezkuntza ezartzen, betiere, talderik ahulenei zuzenduta eta bizitza sozialerako eta laneko bizitzarako sarbidea erraztuko dien ikuspegi propedeutikotik.  Oinarrizko zerbitzu gisa ulertzen da eta nazioarteko lankidetzaren xedea da garapen bidean dauden herrialdeetan hezkuntza gizartearen parte-hartze aktibotik eraikitzea, taldeen eta ordezkaritza-erakundeen bidez. Horretarako, mundu mailan ezagunak diren ekimenetan lortutako esperientzia eskaintzen du, esate baterako, Alfabetazio Programak eta Helduen Oinarrizko Hezkuntza (PAEBA) edo Tailer Ikastetxeen Programa.

Horrela, herrialde horietan, hezkuntza-sistemak martxan jartzen edo lehengoak indartzen lagunduko dugu, eta kalitatean, sarbide unibertsalean eta ekitatiboan eta txertaketan arreta berezia ipiniz. Armonizazio-printzipioekin eta beste emaile batzuekiko erantzunkidetasunarekin, gizarte zibileko erakundeekin eta erakunde pribatuekin bat etorriz egiten dugu.

Hezkuntza-sektorerako nazioarteko lankidetzaren lanean egindako funtzioak hauek dira:

  • Gure hezkuntza-lankidetzako politikak abian jartzen dituen jarraibideen garapena. Gure kideak diren herrialdeetako hezkuntza-sistemak hobetzeko eta sustatzeko programa eta ekimenen bidez egiten dugu. Bestalde, Espainiako gizartea sentsibilizatu nahi dugu mundu mailako egoera kritikoaren inguruan, eta horretarako, gure ikastetxeetan egiten diren garapenerako hezkuntza-jarduerak egiten ditugu.
  • Espainiako beste eragileekin, eskualdeko eta tokiko erakunde publikoekin, eta gizarte zibileko erakundeekin parte-hartze bateratua, garapen-bidean dauden herrialdeetan lurraren gainean egindako hezkuntza-proposamenak diseinatzen, planifikatzen, jarraitzen eta finantzatzen.
  • Lerrokatzea nazioarteko erakundeen laguntzaren, parte-hartzearen eta finantzazioaren bidez; hauek esate baterako: UNESCO, erakunde espezializatuak eta Latinoamerikarako eta Kariberako Eskualdeko Bulegoa (GPE), UNICEF, OEI eta hezkuntzan nazioarteko lankidetzan espezializatutako beste batzuk.

Nazio Batuen Egungo idazkari nagusiaren hitzetan, hezkuntza "da nazioek egin dezaketen inbertsiorik onena eta errazena gizarte aberatsak, osasungarriak eta ekitatiboak eraikitzeko". Hezkuntzak egungo arazoak konpontzeko, etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta txirotasunik gabeko munduan bizitzeko ahalmena ematen du; izan ere, hezkuntza abiapuntu gisa jartzen dugunean, txirotasuna eta gosea murriztu dezakegu, ahalmenak alferrik galtzeari amaiera eman diezaiokegu eta guztientzako gizarte sendoagoak eta hobeak eraiki ditzakegu.”

Gehiago jakiteko