OHARRA: web orrialde honetako edukiak eguneratzen ari dira.

Elikadura arloko segurtasuna eta Ingurumena

Arraza beltzeko eskua eta horren gainean gari-aleak erortzen dira

 

Elikadura arloko segurtasuna

Nekazaritza, elikaduraren eta nutrizioaren segurtasuna, eta landa-garapena funtsezko sektoretzat hartu dira garapenerako lankidetzako Espainiako politiketan. Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen (FAO) arabera, munduan 800 milioi lagunek baino gehiagok gosea eta desnutrizioa jasaten du. 2050. urtean 9.000 milioi biztanle izango dituen biztanleriaren elikagai-eskaera gero eta handiagoari erantzuteko erronkari aurre egin behar diogu gaur egun. Horrez gain, nekazaritzari eragiten dioten mehatxu berri eta larriak daude, klima-aldaketa, natur baliabideen (ura, lurra, biodibertsitatea) kudeaketa arduragabea edo nekazaritzako elikagai-produktuetako prezioen aldakortasuna kasu (2008ko krisia).

Hauek dira gure funtzio nagusiak:

  • Elikaduraren eta nutrizioaren segurtasunaren alorrean Espainia nazioarteko agendan eta estatuko planifikazioan kokatzeko oinarrizko jarraibideak finkatzen ditugu.
  • Mundu mailako ekimenak jarraitu eta horietan parte hartzen dugu, esate baterako, FAO, Elikagaien Munduko Programa, Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Funtsa (FIDA) eta Elikadura Segurtasuneko Batzordeari lagunduta.
  • Elikaduraren segurtasuneko politiken definizioan Espainiako eragileak koordinatzen ditugu, dagozkien eskuduntzen arabera (Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioa (MAGRAMA), Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentzia (AECID), sozietate zibila eta abar).
  • 2015 osteko garapen-agenda prestatze aldera, Espainiako Lankidetza eginkizun bereziki esanguratsua izaten ari da, FAO eta Elikagaien Munduko Programarekin batera Gosea, Elikaduraren Segurtasuna eta Nutrizioari buruzko gaikako kontsultak bideratu baititu.

Ingurumena

Ingurumeneko erronkek garrantzi handia hartu dute gaur egun. Nazioarteko Komunitateak azken urteetan iragarri duenez, klima-aldaketa eta garapen iraunkorra gaur egun aurre egin beharreko erronka nagusien artean daude. Hori horrela, klima-aldaketak, biodibertsitatearen galera azeleratuak edo basamortutzeak mundu mailako elikaduraren segurtasuna, gizakiaren osasuna eta segurtasuna, eta bakea ere mehatxatzen dituzte. Natura babesteko erronkari ikuspegi eta estrategia bateratuekin, gero eta inbertsio handiagoekin eta metodologia berritzaileekin erantzun behar dio mundu globalizatuak.

Testuinguru horretan, giza garapen iraunkorra erantzun moduan defendatzen da. Oinarrizko ideiaren arabera, arazoak konpontzea ezinezkoa da, desoreka sozialak, egiturazko desberdintasun ekonomikoa edo erakunde politikoen sistema ingurumen-izaerako arazoekin batera jorratzen ez badira.

Ingurumenaren babesa emaitzak ugaritzeko alor estrategikoenetako bat da. Hain zuzen ere, gure nazioarteko lankidetza hasi zenetik lehentasunetako bat izan da. Horretarako, hauek dira gure funtzio nagusiak:

  • Espainia ingurumen iraunkortasuneko gaietan nazioarteko agendan eta lankidetza-politikaren estatuko planifikazioan kokatzeko oinarrizko jarraibideak prestatzen ditugu.
  • Mundu mailako ekimenen jarraipena egiten dugu eta horietan parte hartzen dugu, batez ere, hauetan: PNUMA, Rio + 20 Goi Bilera eta horren jarraipena eta klima-aldaketari eta garapenari buruzko nazioarteko prozesuak eta akordioak.
  • Espainiako eragileak koordinatzen ditugu garapeneko eta ingurumen iraunkortasuneko politiken definizioan, bakoitzari dagozkion eskuduntzak errespetatuta (MAGRAMA, Klima Aldaketaren Bulegoa, AECID, sozietate zibila...)