Sektoreak
Nazioarte mailan, hainbat lan arlo definitu dira, batez ere, lankidetzaren arloan. Horien barruan, Espainiako lankidetzak laguntzaren ia % 40 bideratzen du azpiegitura eta zerbitzu sozialetarako, eta horien artean daude: hezkuntza, osasuna, giza eskubideen babesa, genero-gaien babesa, gizarte zibila eta gobernu ona, ura eta saneamendua eta gizarte-zerbitzuak.
Garrantzia duten beste sektore batzuk dira “produktibo” deitutako sektoreak, eta horien artean daude nekazaritza, arrantza edo sektore industrialaren garapena babestea, larrialdietarako laguntza, zor-eragiketak eta sentsibilizazioa. Beste sektore batzuen kategoria horren barruan sartuta egongo litzateke ingurumena, Espainian errefuxiatuei laguntza emate, kostu administratiboak, beste gobernu batzuei aurrekontu arloko babesa ematea eta espezifikoak ez diren sektoreei bideratutako laguntza.