OHARRA: web orrialde honetako edukiak eguneratzen ari dira.

Laguntza bideratzea

Erakunde bideratzailetzat hartzen da funtsak jasotzen dituen lehen erakunde edo elkartea, ondoren proiektua edo programa egingo duena bera nahiz kide den beste erakunde bat izan.

Garapenerako laguntza hauen guztien bidez bideratu daiteke: gobernuko agentziak, Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE), unibertsitateak, sozietate zibila, enpresak eta Garapeneko Alde Anitzeko Organismo (OMUDES) deitzen diren nazioarteko erakundeak. Lehenengoak aldebiko laguntza izendatuko ditugu eta OMUDES organismoekin lotutakoak alde anitzeko laguntzak edo laguntza multibilateralak izango dira.

AOD 2013an grafikoa: Multilateral 55%, Zuzeneko Aldebicoa 42%, Aldebiko OMUDES-en bidez 3%2013. urtean, laguntzaren portzentaje bera bideratu zen aldebiko (aldebikoa gehi multibilaterala), nahiz alde anitzeko moduan. Bestalde, OMUDES bidez bideratutako laguntzaren bolumena % 56ra iritsi zen (laguntza horren zati bat alde anitzekoa zen eta beste zati bat multibilaterala) eta, horrela, IV. Gida Planean horri buruz planteatutako konpromisoa bete zen.

OMUDES bidez bideratu gabeko aldebiko Espainiako Garapenerako Laguntza Ofiziala (AOD) erakunde publikoetan, GKE-etan eta sozietate zibilean oinarritzen da nagusiki exekutatzeko. Sektore publikoko erakundeen barruan, laguntzen bi heren baino gehiago Espainiako erakunde publikoek bideratzen dute eta gainerakoa garapen bidean dauden kide diren herrialdeetako erakunde publikoek. GKE-en kasuan, laguntzaren zatirik handiena Espainiako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GGKE) bidez bideratzen da. Gainerako aldebiko AOD (2013an % 10) unibertsitate publikoetan, garapenerako lankidetza publiko pribatuetan eta irabazi asmoa duten erakundeetan biltzen da.

Garapenerako programak egiteko herrialde emaileen ekarpenak jasotzen dituzten nazioarteko erakundeak dira OMUDES delakoak. Ekarpen horiek aurrekontu orokorrera egin daitezke (orduan alde anitzekoak izango dira) edo funts eta programa zehatzetara egin daitezke (multibilateraltzat hartuko dira orduan).

Nazio Batuak nazioartean funtsezko erreferentea dira garapenerako lankidetzaren barruan. IV. Gida Planak jasotzen duenaren arabera, Espainiako Lankidetza alde anitzeko erakundeekin Elkartzeko hainbat Esparru Estrategiko (MAE) garatzen ari da, kontzentrazioa, eraginkortasuna, elkarrekiko erantzukizuna eta partaidetza hobetzeko xedearekin.

Aldebiko laguntza 2013 grafikoa: sektore publiko 54%, Garapeneio Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GGKE) eta gizarte zibila 34%, Gainerako erakundeak lankidetza eta sareak 1%, Beste erkunde bat-zuk 11%Idazten ari diren lehen MAE-ek Espainiako Lankidetzak Nazio Batuetako agentziekin duen konpromisoa hartzen dute oinarri, honako hauekin egiten duen lanari lehentasuna emanda: Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa (UNICEF), Garapenerako Nazio Batuen Programa (PNUD), Nazio Batuen Biztanleria Funtsa (FNUAP) eta NBE-Emakumeak. Espainiako Lankidetzak lehentasuna emandako beste agentzia edo programa batzuen artean daude hauek ere: Elikagaien Munduko Programa, OCHA (Gai Humanitarioen Koordinaziorako Nazio Batuen Bulegoa), Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren Bulegoa (ACNUR), Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea (FAO), Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Funtsa (FIDA) eta Osasunaren Mundu Erakundea (OME/OEP). Horiez gain, Espainiako Lankidetzak beste erakunde batzuekin ere egiten du lan, hala nola Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE),  Nazio Batuen Ingurumen Programa (NBIP) edo Hezkuntza Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearekin (UNESCO), besteak beste.

Alde anitzeko AODrako, instituzio edo erakunde baten aurrekontu orokorrerako ekarpenak izanik, ezin dugu zehaztu laguntza zer sektore edo herrialdeetara bideratuko den. Organismoari eta horren garapenerako planei emandako laguntza orokorra da. Espainiak, Europar Batasuneko kide den aldetik, Europako Garapen Funtsari (FED) eta Europako Batzordeari, Garapenerako Laguntza programarako, laguntza ematen die. Horrez gain, ekarpenak egiten ditu Nazio Batuetako aurrekontu orokorrean eta beste OMUDES batzuetan ere.

AOD Multibilateral a OMUDES grafikoa: Nazioarteko GKE 8%, Nazio Batuen Erakundea 55%, Eropar Batasuna 4%, Nazioarteko Diru Funtsa 1%, Munduko Bankua 5%, Eskualdeko garapenerako bankuek 7%, Beste Alde Anitzeko Organismo 20%