OHARRA: web orrialde honetako edukiak eguneratzen ari dira.

Kontsulta teknikoak

Espainiako Lankidetzaren eragile guztien eta garapenerako lankidetzarekin lotura duten erakunde publiko nahiz pribatu guztien arteko lankidetza-zerbitzua da. Zerbitzu horretan aholkularitza teknikoa, laguntza edo bazkideak ere eska daitezke jarduera jakin batzuk inplementatzeko, betiere, ikaskuntzarako nahiz sinergiak sortzeko eta sisteman bikoiztasunak eragozteko helburuarekin.

Esaterako: proiektu bat hasiko duen erakunde batek Espainiako Lankidetzaren koordinazioa jaso dezake, behean ageri den formularioa beteta, eremu jakin batean edo arlo batean esperientzia duten bazkideak bilatzeko.

Zerbitzu hori sektore pribatuak ere aprobetxa dezake garapenerako lankidetzara bideratutako Erantzukizun Sozial Korporatiboko politikak sustatzeko. Interesekoak izan daitezkeen informazio- eta ezagutza-baliabideetara sartu ahali zango dute formularioa bidalita, kontsulta “SGCIDen garapen ekonomikoko arlora” zuzenduta dagoela adierazita.