Info@OD: Laguntza zifretan

Info@od Espainiako Lankidetzaren Garapenerako Laguntza Ofizialaren datuei buruzko kontsultak egiteko aplikazio informatikoa da.

Helburu nagusia informazio hori herritarrentzat eskuragarriago egitea da.

Helburu horiek lortzeko, Info@od-ek hainbat modulu ditu elkarren artean lotura dutenak:

  • Info@od analista: sarbide libreko tresna, bilaketa eta analisiak egin daitezke AODren datuetan modu arin eta gardenean. Taulak eta txostenak sor daitezke kontsultan ezarritako parametroen arabera Informazioaren analisian sakondu nahi duten nazioarteko lankidetzaren arloko ezagutzak edo prestakuntza duten erabiltzaileei zuzenduta dago, baina edozeinek erabil dezake txosten sinpleak egiteko.
  • Lankidetza zifretan: sarbide libreko tresna, Espainiako AODri buruzko informazio orokorra eskaintzen duena. Atari intuitiboa eta dinamikoa izatea lortu n ahi dugu, Espainiako Lankidetzaren informazioa herritarrei hurbilduko diena. Modulua garatzen ari gara eta 2014 urtean zehar eskuragarri egongo dela espero dugu.
  • Info@od informatzailea: Nazioarteko lankidetza-proiektuen informazio-bilketarako sarbide murriztua duen plataforma. Gaur egun plataforma horren bidez ematen dituzte datuak eragile ofizial guztiek (Ministerioak, Komunitate autonomoak, FEMP eta unibertsitate publikoak), baita unibertsitate pribatu batzuek ere. Modulu horrek ematen dio informazioa eta datuak Info@OD analista-ri eta Info@od dibulgaziorako-ri.

 

InfoAOD moduluak