OHARRA: web orrialde honetako edukiak eguneratzen ari dira.

Gardentasuna eta kontuak ematea

Kongresuaren Batzordean Lankidetzako Idazkaritza Orokorreko arduradunaren agerpena

 

Emaitzak azaltzea informazioa emateko eta justifikatzeko betebeharra izateaz gain, kalitatezko laguntza bermatzeko modua da, dagozkion erantzukizunak barne hartuta. Garapenerako lankidetzako eragile ugarien kasuan, hauek dira: misioaren eta helburuen definizio argia eta egokia; eskura dituen baliabideen kudeaketa etikoa, gardena eta eraginkorra; eta jardueraren zuzeneko ondorio gisa garapenaren emaitzak lortzea (produktuak).

Espainiako Lankidetzan gardentasuna sustatzeko neurriei buruzko grafikoa: MAPen jarraipena, Ebaluazionaren funtzioa, Info@OD finkapena, Parlamentua, IATI, Espainako Lankidetzaren ataria eta veste ekimen batzuk.Espainiako Lankidetzan, orain gutxi sortutako Herrialde Elkartearen Markoen (MAP) jarraipen-prozesuak aukera ematen du emaitzetara bideratzearekin lotuta emaitzen azalpenean aurrera egiteko.

Emaitzak azaltzearen inguruko beste elementu gako bat gardentasuna da,  lortutako lorpenei eta hartutako erabakiei lotutako prozesuei dagokienez Garapenerako Laguntza Ofizialaren (AOD) diru-gastuari buruzko informazio eguneratua eta nazioartean aldera daitekeena herritar guztien eskura jartzea eta irekitzea ahalbidetuko duten prozedura multzo gisa hartuta.

Gardentasunari dagokionez, Info@OD finkatzea funtsezko urratsa da. Info@OD-k AODren datuak jasotzeko modulu bat du, eta horren bidez ematen dute berri Espainiako Lankidetzaren eragile gehienek. Analisirako moduko batek, berriz, eragile bakoitzaren errealitatera egokitutako AODren konpromiso eta diru-gastuen aukerako txostenak egiteko aukera eskaintzen du.

Era berean, Espainiak IATI nazioarteko gardentasunaren ekimenean parte hartzen du. Borondatezko ekimena da, inplikatutako eragile askorekin (herrialde emaileak, kide diren herrialdeak, alde anitzeko erakundeak, GKEak), eta lankidetzaren arloko esku-hartzeei buruzko informazioa ematea da haien helburua, sarbide erraza izan dezaten, erraz uler eta erabil dadin eta eragina izango dutenek (herrialde emaileak eta kideak) erabaki zehatzagoak har ditzaten eta aurrerapenen helmugak ezar ditzaten.

Horrez gain, ebaluazioaren funtzioak gardentasuna eta erantzukizunak hartzeko jarrera bultzatzen du esku-hartzeen emaitzari buruz emaitzen azalpenak emanda. Baina hori egin ahal izateko, ebaluazio-planek publikoak izan behar dute, ebaluaizo-taldeak aurrez ezarritako prozedura eta irizpide argien arabera kontratatu behar dira eta ebaluazioen produktu nagusiek irisgarriak eta bitarteko egokien bidez interesa duten alderdi guztiei bidalita egon behar dute.

Parlamentuan emaitzak azaltzea ere bultzatu da, bertan Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiko buruak aldizka agerpenak eginda eta herritarren eskura modu irisgarrian eta errazean jarrita arlo horretan sortutako ekimenak. Horiek guztiak Diputatuen Kongresuan eta Senatuan arlo horretan sortzen diren lankidetza-kontsulta guztietarako zuzeneko sarbidea sortu da hauei dagokienez: hitzaldiak, parlamentuko galderen erantzunak, txosten-eskaerak, batzordeen eztabaida…

Horri beste hainbat ekimen gehi dakizkioke, esaterako: Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren (AECID) webgunea berritzea, Espainiako Lankidetzaren argitalpenetarako irisgarritasuna hobetzen duena, Agentziako deialdi guztien argitalpena bultzatzeaz gain, herritarren eskaerei erantzuna emateko eta jardueren hedapenerako sare sozialak erabiltzeko ohitura sakonduz. Garapenerako GKEaren Koordinakundearen (CONGDE) Gobernu Oneko eta gardentasunerako tresna, bertakoak edo kanpokoak izan daitezkeen beste kontrol-mekanismo batzuekin lotuta (Jokabide Kodea eta GGKE-ek betetzen duten kanpo-auditoretza, esaterako), autoerregulazioan Europa mailan aurrekaria den ekimen propioa.

Azkenik, Espainiako Lankidetzaren Atari hori gardentasuna ahalbidetzeko bidea da (planifikazio-politikei buruzko dokumentazioa du, ebaluazioa, esaterako ebaluazioen datu-basea, estrategiak eta abar) eta lankidetzako eragileekin eta herritarrekin oro har irekitako komunikazio-kanala da.

Gehiago jakiteko

Gehiago jakiteko