OHARRA: web orrialde honetako edukiak eguneratzen ari dira.

Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Idazkaritza Nagusia

Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioaren oinarrizko egitura garatzen duen 2012ko otsailaren 10eko 342/2012 Errege Dekretuaren arabera, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Idazkaritza Nagusiak (SGCID) Nazioarteko eta Iberoamerikako Lankidetzako Estatuko idazkariari laguntzen dio garapenerako eta kanpoko kultura-ekintza koordinatzeko nazioarteko lankidetza-politikak egiten, zuzentzen, exekutatzen, jarraipena egiten eta ebaluatzen.

SGCIDri dagokio: Espainiako Lankidetzaren Gida Plana prestatzea (lau urtean behin) eta hura aplikatzeko urteko plangintza egitea. Garapenerako eta bi aldetako nahiz alde askotako estrategien sektorekako eta zeharkako politikak egitea eta haien jarraipena egitea, laguntzaren eraginkortasuneko nazioarteko printzipioak kontuan hartuta.

Horrez gain, garapeneko alde anitzeko ekimenetan eta erakundeetan, bereziki Europar Batasunean, Nazio Batuen sisteman (NBE), Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundean (ELGA) eta G-20an Espainiako politika prestatzen, koordinatzen eta jarraipena egiten eskuduntzak esleituta dituen Estatuko Administrazio Orokorreko organoekin koordinazioan aritzea ere badagokio.

Garapeneko alde anitzeko organismoentzat finantzaketa-proposamenak aztertzea eta haiek egiten laguntzea ere badagokio, saileko beste unitate batzuekin, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentziarekin eta arloan eskuduntzak dituzten ministerioko beste sail batzuekin koordinatuta. Garapenerako laguntzaren kalitateaz eta eraginkortasunaz nazioarteko foroetan parte hartzea, esaterako, ELGAren Garapenerako Laguntza Batzordean (CAD).  

Administrazio Publiko guztietan garapenerako politikak sustatzea, ministerioetako beste sail batzuei dagozkien eskuduntzei kalterik eragin gabe. Garapenerako eta garapenari buruzko hezkuntza, ikerketa eta azterketak bultzatzea, eta garapenerako lankidetzaren arloko eragileak koordinatzea. Bestalde, horrez gain, SGCIDren eskuduntza da aurrekontua egitea ere, dagozkien finantza-tresnen kudeaketaren arloan eskuduntza duten Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentziaren (AECID) unitateekin koordinatuta. Espainiako garapenerako laguntza ofizialaren kontaketa- eta jarraipen-lanak egitea, baita ELGAko Garapenerako Laguntza Batzordean datuak jakinaraztea ere.

Nazioarteko lankidetzako estrategia, tresna, esku-hartze, programa eta proiektuen ebaluazioaren programazioa, koordinazioa eta jarraipena egitea; esku-hartzeak hobetzeko gomendioak egitea, ezagutza kudeatzea eta ebaluazio-txostenak argitaratzea: Espainiako lankidetzaren ebaluazio-sistema indartzea eta sistemako eragileen artean ebaluazio-kultura sustatzea.

Espainiako lankidetzaren koordinazio- eta aholkularitza-organoekin harremanak izatea ere SGCIDen ardura da.

SGCIDen mende daude Garapen Politiken Zuzendariordetza Orokorra, Ezagutzaren Kudeaketa eta Garapenerako Politiken Ebaluazio Dibisioa eta Garapen Politiken eta Plangintzaren Laneko Arloak Kabinetearen bidez.