Espainiako nazioarteko Lankidetza Agenda

Espainiako Lankidetzaren proiektu baten onuradun diren ama-semeak

 

Post2015 Garapenerako Agenda

Milurteko Aitorpenaren eta ODMen indarreko epea amaitu eta gero, garapenerako agenda unibertsal berriak eta Garapen Jasangarrirako Helburuek (GJH), garapenerako nazioarteko lankidetzarako gure agenda ordezkatuko dute.

Garapenerako nazioarteko agenda, 2000. Urtetik Milurteko Garapenerako Helburuen atzetik ibili dena, urte honetatik aurrera agenda berri baten ezarpenari aurre egiten dio. Agenda berri honetan azken urteotan lanean aritu direlarik, 2015-2030 indarreko epeko GJHen azkeneko onarpena da emaitza.

Nazioartean, GJHen proposamenerako dokumentuaren argitalpenetik aurrera, 2014ko iraileko Asanblada Orokorrak babestuta, eta Nazio Batuko Idazkari Nagusiaren Sintesi Txostenetik aurrera, 2014. urteko abendukoa, Espainiako Lankidetzak negoziazioen egutegian uztaila arte parte hartuko duelarik, Post2015 Agendaren onarpenerako Gailurrean amaituko dira, irailean.

Estatu mailan, Espainiaren Jarrera eraikitzeko, kontsulta-prozesu zabala jarraitu da. Prozesu honi 2013 urtean ekin zitzaion, lehenengo Txosten akademikoa eskatu zitzaionean. 2013ko irailean lehenengo Kontsulta Nazionala egin zen. Urte bat beranduago Espainiaren Jarreraren proposamena sendotu zen, Estatuko Administrazio Orokorrarekin, Autonomia Erkidegoekin eta Lankidetza Kontseiluarekin landuta. 2014ko irailean bigarren Kontsulta Nazionala egin zen Diputatuen Kongresuan.

Kontsulta eta eztabaida jardunaldien prozesuaren ostean, Espainiaren Jarrera oinarrizko bi dokumentu hauetan islatu da:

Espainiaren jarrera bi bloketan egituratuta dago: Printzipioak eta helburuak.

Post2015 Garapenerako Agenda berrirako printzipioak honako hauek dira:

  • ODMen onarpena, bere printzipio, balore eta erdietsitako lorpenen onarpena, hausteen eta ez diren dimentsioei buruzko hausnarketa barne.
  • Garapenerako agenda unibertsala, guztiek konpartitzen dituzten helburuak egon daitezen, eta herrialdeen errealitate zehatzera egokitutako xedeak egon daitezen.
  • Agendak pertsonengan bildu behar du, txirotasunarekin amaitzeko eta desberdintasuna murrizteko, eskubideen, generoaren eta garapenaren jasangarritasunaren ikuspuntutik.
  • Txirotasunaren aurkako borrokak eta garapenak bere dimentsio guztietan  jasangarritasunarekin lotuta egon behar du, planetaren etorkizunean eragina duten prozesuak barne, adibidez, klima-aldaketa eta biodibertsitatearen galera. Agendak eraldatzailea izan behar du.
  • Errenta Ertaineko Herrialdeek barne egon behar dute, desberdintasunaren eta jasangarritasunaren inguruan dituzten arazoak direla-eta, eta Ondasun Publiko Globalen horniduran  bereganatu beharreko erantzukizunak direla-eta.

Proposatutako hamabi helburuak hauexek dira:

  • Txirotasunaren amaiera eta urrakortasunaren murrizpena.
  • Desberdintasunaren murrizpena: garapen zuzena.
  • Ingurumenaren jasangarritasuna.
  • Gobernamendu demokratikoa eta giza-eskubideak. Baketa eta segurtasuna.
  • Genero berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea.
  • Elikagaien segurtasuna eta nutrizioa.
  • Osasuna: estaldura unibertsala.
  • Guztientzako kalitatezko hezkuntza.
  • Ura eta saneamendurako giza-eskubidea.
  • Barneratze-ekonomiaren hazkuntza eta jasangarria. Enpleguaren sorrera.
  • Guztientzako energia jasangarria.
  • Garapenerako agenda berrirako itun orokorra.

Honek guztiak Espainiaren jarrera egituratzen du, bai 17 ODSak negoziatzeko, baita SGONUko Sintesi Txostenean proposatutako oinarrizko sei elementuentzako ere. Eta agenda osorako Espainiaren jarreraren lehentasunetan laburtzen da; izan ere, helburu kopuruaren edo printzipioen negoziazioa edozein badira ere, lehentasun horiek Post2015 Garapenerako Agenda osoan islatu beharra daude:

  • Txirotasunaren amaiera.
  • Desberdintasunaren murrizpena.
  • Jasangarritasuna, bere dimentsio guztietan.
  • Eskubideen ikuspuntua.
  • Generoaren ikuspuntua.

 

Post2015 Garapenaren Finantzaketarako Agenda

Garapenerako helburuen, ‘jomugen’ negozioa egiten den bitartean, ‘baliabideen’ agenda negoziatzen ari dira: helburuak lortzeko erabiltzen dena. Garapenaren Finantzaketarako agenda delarik, bere jatorrizko puntua da Monterreyko Akordioa (2002) eta haren ondoko berrikuspena, hots, Dohako Garapenaren Finantzaketarako Biltzarretik (2008) ateratako Aitorpena.

2015eko uztailaren 13 eta 16 bitartean Addis Abeban ospatuko den Garapenaren Finantzaketarako 3. Biltzarrerako deialdia da finantzaketarako agenda honen gertaera nagusia.

Nazioartean, eta negoziatzeko jatorrizko dokumentu gisa, 2014ko uztailan aurkeztu da Garapen Jasangarriaren Finantzaketarako Adituen Batzordearen Txostena.

Finantzaketarako agendan Espainiaren jarrera eraikitzeko, ondoko pausoak jarraitu dira:

  • 2014ko abendua – 2015eko urtarrila: Talde Akademiko baten eraketa Espainiako Lankidetzako txosten baten aurkezpenerako.
  • 2015eko otsailak 25: Talde Akademikoaren eta Estatuko Administrazio Orokorraren –AGE- lantaldea, gaiaren inguruan eskumenak dituzten Ministerioekin, oinarrian)
  • 2015eko martxoak 9-10: ‘Fiskalitatea eta Ekitateari’ buruzko jardunaldiak Antiguan, Guatemalan. Erdialdeko Amerikako fiskalitate programetan zentratuta, Post2015 Garapenaren Finantzaketarako Agendarekin lotuko da, etxeko baliabideen mobilizazioarekiko.
  • 2015eko martxoak 25, Garapenaren Finantzaketarako Espainiaren jarrerari buruzko mintzaldi-jardunaldia Salamancan, eragile guztiekin, Espainiaren jarreraren eraikuntzan beren parte hartzea kontuan har dadin.

Lan egutegi honetan, Espainiaren jarreraren ildo nagusietan sakonduko da:

  • Estatu mailako finantzaketa publikoa: oinarrian fiskalitatea, sarreren eta gastuen ikuspuntutik, estatu mailako gaitasunen indartzearen bidez, zerga-sistema egokiaren diseinurako eta kudeaketarako.
  • Nazioarteko finantzaketa publikoa: CADean burutzen ari den eztabaidarekin koordinaketa egokia oinarrizkoa da. Bertan Espainiak jarrera oso aktiboa mantentzen du. AODri buruzko akordio berriak eta TOSD (Total Official Support for Development) neurri berriaren babesa garapenaren finantzaketa agendan oinarrizkoak izango dira. Halaber, atal honetan, finantzaketa berriztatzailerako mekanismoek epe ertainean eta epe laburrean ematen dituzten aukerak aztertuko dira, bereziki Finantza Transakzioen Tasa.
  • Zerga kontutan nazioarteko gardentasuna, nazioarteko koordinaketa: zerga-ihesaren, diru zuritzearen aurkako borroka, zerga-paradisuen aurkako neurriak, etab., eta G20ak sustatutako neurri bereziekin koordinaketa. Neurri hauen barne ditugu multinazionalen transferentzia-prezioen praktiken murrizpena eta zerga informazioaren elkartruke automatikoen sustapena.
  • Neurri hauez gain, Europako Batasuneko jarrera komunaren eremuan Espainiak ondokoetan bere jarrera mantenduko du: merkataritza politikak, atzerriko inbertsio zuzena, bidalketak eta barneratze-finantza eta kanpo-zergaren kudeaketa. Hori guztia, garapenerako politiken koherentziaren ikuspuntutik.
  • Nazioarteko finantza-sistemaren gobernamendua, Nazio Batuen Sistemarekin eta Garapenerako nazioarteko agendarekin IFIak koordinatuta.

Gainera, Europaren jarrera seihilekoan zehar eraikiko da. Garapenaren Finantzaketaren gaineko Batzordearen Komunikazioaren inguruan (2015eko otsailean argitaratuta) eta 2015eko maiatzaren bukaerako FFD (Garapenerako Finantzaketa) Batzordearen ondorioen negoziazioaren inguruan lan egingo da.

AGEarekin eta Kontseiluarekin etengabeko lanari esker, lan agenda honen eta Espainiaren jarreraren edukien jarraipena egingo da.

 

Hondamendien Arriskuen Murrizpenerako Nazioarteko Mintzaldia

Martxoak 14 eta 18 bitarte, Sendai hirian, Japonian, Hondamendien Arriskuen Murrizpenerako (RRD) Nazio Batuetako Munduko Hirugarren Mintzaldia ospatu zen. Mintzaldi honen helburuak ziren Hyogo-ko Ekintza Markoa aplikatu den urteen azterketa egitea, hots, Munduko Bigarren Konferentziaren eremuan 2005ean onartutakoa, eta ekintza eremu berria onartzea, RRDren eremuan Post2015 nazioarteko erkidegoaren konpromiso berriak definitzeko.

2015-2030 RRDerako Sendaiko Ekintza Eremua dokumentua adostu zuten mintzaldian parte hartu zutenek, baita Aitorpen Politiko bat, eta ekintza eremua garatzeko eragile ezberdinen borondatezko konpromisoak onartzen eta sustatzen dituen Ebazpen bat ere.

Mintzaldian zehar jorratu ziren gai ezberdinen artean, Eragile anitzen Eztabaidetan, jazoera paraleloetan eta hainbat aurkezpenetan, beren berrikuntzagatik hauexek dira nabarmengarriak:

  • RRD eta Klima Aldaketaren arteko lotura.
  • Osasun Globalari loturiko arriskuak (epidemiak).
  • Barneratze-erresilentziarako estrategiak diseinatzeko garrantzia, tokiko erkidegoen parte hartzearekin.
  • RRDan aseguruen sektorearen papera.
  • Eskola Seguruen programa.
  • Turismo erresilentea.
  • Mehatxu teknologiko berriak.
  • Hondamendi ondoren hiritarren birkokapena.

Hauetariko gai batzuk –adibidez, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokaren garrantzia hondamendien arriskuak ekiditeko, RRD politiketan sektore pribatuaren ezinbesteko parte hartzea eta erabakietan ukitutako hiritarren parte hartzea, emakumeen protagonismoa nabarmenduta-, onartutako Ekintza Eremuan agerian geratu ziren.

Barne Ministroa buru zelarik eta Babes Zibileko eta Larrialdietako Zuzendaritza Nagusiko eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Idazkaritza Orokorreko partaideekin, Espainiako Ordezkaritzak Osoko Bilkuran aitorpen politikoa egin zuen, eta bi Ministro Mahaitan aktiboki parte hartu zuen, hots, “Hondamendien arriskuaren gobernua” eta “Post2015 ekintza eremuaren laguntzarako Nazioarteko Lankidetza”; Gainera, bi Eragile anitzen Eztabaidetan parte hartu zuen ere, eta Batzorde Nagusiko azken testuari buruzko negoziazioan garapenari jarraipena eman zion.

 

Beijing +20 Mintzaldia eta CSW (Emakumearen Estatuturako Batzordea)

Pasa den martxoak 9 eta 20 bitartean, New Yorken, Emakumearen Baldintza Juridiko eta Sozialerako Batzordearen 59. Bilera (CSW) ospatu zen. Bere helburu nagusia zen Beijingo Aitorpenaren eta Ekintza Plataformaren berrikuspena eta ebaluazioa egitea, duela 20 urte, 1995. urtean onartu eta gero, Beijingo Emakumeen Munduko IV Mintzaldia: Berdintasuna, garapena eta bakea delakoan zehar; jazoera hau, izan ere, genero berdintasunerantz aurrera egiteko topaketa historiko garrantzitsuena izan zen.

Emakumeen eta haurtzaroaren baldintzen hobekuntzarako borrokan aitzindaria da Espainia, eta horregatik Osasun Ministerioaren Estatuko Idazkaritzak zuzentzen zuen ordezkaritza bidali zuen. Halaber, Aukera Berdintasunerako eta Emakumearen Institutuko Zuzendaria, Alderdi anitzeko lankidetzako eta lankidetza horizontaleko zuzendaria, eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziako Genero adituak eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Zuzendaritza Orokorreko adituak joan ziren.

‘Genero berdintasunean eta emakume eta nesken ahalduntzean aurrera eginez: Post2015 agenda eraldatzailearen alde’ izan zen 59. bilerako Espainiaren mintzaldiaren izenburua. Bertan, aurrerapen horretan diren oztopoak nabarmendu zituen Espainiak, baita emaitza hau neurtzen laguntzen duten adierazleak definitzeko beharra ere.

Espainiak generoaren eremuaren barneko konpromisoak berretsi zituen 2014-2016 aukera berdintasunaren Plan estrategikoan proposatutako helburuen bidez; tresna honen helburua da sexuagatik diskriminazioarekin amaitzea eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna erdiestea.

Bi aldeko bileratan eta bestelako mahai-inguruetan parte hartzeaz gain, Espainiako ordezkaritzak jazoera paraleloa antolatu zuen Nazio Batuen egoitzan: ‘Beijingetik Post2015era’.

Azkenik, bileran zehar honako dokumentuak onartu ziren:

  • Aitorpen Politikoa;
  • CSWaren lan-metodoei buruzko ebazpena;
  • Beijingo Aitorpenaren Berrikuspena eta Plataforma.

 

COP 21: Pariseko Klimaren Gailurra

Aldaketa klimatikoari buruzko nazioarteko negoziazioa Nazio Batuetan une historikoan dago. 2015eko abenduan, Pariseko Klimaren Gailurrak nazioarteko akordio berria adostu beharra dauka, juridikoki loteslea, 2020 urtetik aurrera klima aldaketaren aurkako borroka globalaren eremua ezartzeko. Eremu hau herrialde orok jarraitu beharko du, eta beraz, funtsezkoa da maila guztietan posizioak mobilizatzea eta Klima Aldaketaren gaineko Nazio Batuetako Konbentzio Markoaren (CMNUCC) eremuan negoziazioa bizkortzea.

Liman ospatu zen azken Klima Aldaketari buruzko Konferentziak (COP20) 2015eko abendua arte lan-egutegia ezarri zuen, “Klima Ekintzaren inguruko Limaren Deialdia” ezartzerakoan. Dokumentu honen arabera, herrialde guztiek, berotegi-efektuko gasen isurtzearen murrizpenerako helburuak Pariseko Gailurraren aurretik aurkeztu beharko dituzte, honela, Akordioari egiten dizkioten ekarpenak kuantifikatu ahal izateko. Herrialdeen ekarpenak justuak eta asmo handikoak diren baloratzeko, eta bataz besteko tenperaturaren igoera 2 gradu zentigraduren azpitik mantentzeko nahikoak diren baloratzeko, CMNUCCko Idazkaritzak bere webgunean argitaratu eta sintesi-txosten bat prestatu zuen.

Halaber, herrialdeek Pariseko Akordioan islatu nahi dituzten elementuen laburpena biltzen duen dokumentua identifikatzeko lan egin zuten Liman. Genevan aurten negoziazio lehenengo bileraren ostean, testu hau negoziaziorako testu ofizial bihurtu da, eta haren inguruan lan egin beharko da datzoen hilabeteotan. Gainera, azpimarratu beharra dago CMNUCCko Alderdien Konferentziak datozen lau urtetarako 10.200 milioi dolarreko iragarpena onartu zuela Klimarako Funts Berdearentzako.  Espainiak 149 milioi dolar hitzartu ditu.

Hemendik Parisera herrialdeek erronka ezberdinei aurre egin beharko diete. Horiek, laburbilduz, hauexek dira:

  • Negoziazio testu argi eta garbiranzko trantsizioa, ministroek eztabaidatzeko aukerak identifikatzeko – Akordio berriaren lege-egitura.
  • Adaptazio eta finantzazioaren tratamendua, garapenerako bidean diren herrialdeek aritzearekin oreka bilatzen duten testuinguruan.
  • Garapenerako bidean diren herrialde ahulenetan klima aldaketa arintzeko eta egokitzeko ekintzak bultzatzeko finantza-paketea.
  • Akordio malgua, jasangarria eta nahikoa diseinatzea, bataz besteko tenperaturaren igoera 2 gradu zentigraduren azpitik mantentzeko modukoa.
  • Herrialdeen gaitasun eta erantzukizun ezberdinen onarpena, garapen iraunkorreko testuinguruan.
  • Finantzaketa: arintzea eta egokitzapena nola finantzatuko den argitu. Beraz, isurtzeak murrizteko herrialde bakoitzak bere gain hartu behar duen karga-portzentaiaren gaineko akordioa.

 

Klima Aldaketarako Espainiako Bulegoak Espainiaren jarrera koordinatuko du, eta bertan, Espainiako Lankidetzak paper aktiboa izango du.